Uda hurbiltzearekin batera, jaiak etorriko zaizkigu bata bestearen atzetik. Asteburu honetan Lezoko Mendekosteen txanda da. Hementxe duzue programa.
Jakizue, aurreko urteetan bezala, Oroitzene AEK euskaltegiaren eskutik karaokea eta apar festa izango direla. Zehazki, igande goizean izango dira.
Ondo pasa lezoarrak eta bisitari guztiak!
2013/05/16
2013/05/14
2013/05/13
Mintzagun jaia egin da lehen aldiz, Oreretan
Larunbatean, Mintzagun festa egin zen Oreretan, aurreneko aldiz. Oarsoaldeko euskara ikasle guztiei zuzendutako jai eguna izan zen, euskaraz lagunarteko giroan mintzatzeko aukera, azken finean.
Zumardian jarritako eszenatokian aurkezpen ekitalditxoa egin ostean, parte hartzaileok hiru taldetan banatu eta bisita gidatuak egin genituen Oreretan barrena. Jon Grazia oreretarrak bildutako datu interesgarrietako batzuk jaso genituen. Adibidez, 1600. urtearen inguruan Oreretan zazpi kale besterik ez zeudela, edota ontziola garrantzitsuak zeudela sasoi hartan; alegia, itsasontziak egiten zituzten gurean.
Ez hori bakarrik; harresi zaharren arrastoak bertatik bertara ikusi genituen. Baita Koldo Mitxelena hizkuntzalaria jaio zen etxea ere. Xenpelar bertsolari ezagunaren bizitokiaren aurretik ere pasa ginen.
Bisita gidatua bukatuta, triki poteoa eta flash mobaren txanda izan zen, eta ondoren, 15:00etan, paella dastatu genuen bertan bildutakook, eta bazkalostean kantuan aritu ginen lagunartean.

| Mintzagun aurkezpen ekitalditxoaren irudia |
| Oreretako aspaldiko mapari bistadizoa ematen |
| Iosu eta Idoia irakasleak, gidari. Baita bikain aritu ere! |
| Errenteriako bazter historikoetan barrena ibili ginen |
| Goian, flash-mobaren irudia. Behean, paella prestatu zuten artistak |
| Zorionez, eguraldi onaz gozatu genuen bazkalorduan |
2013/05/09
2013/05/08
"Jendeari horrelako ekintzak gomendatzen dizkiogu, oso ongi pasatzeaz gain, asko ikasten baita"
Larunbatean Mintzagun-en parte hartuko dute Oreretako Xenpelar euskaltegiko ikasleok.
Zergatik erosi duen zapia, alegia zergatik parte hartuko duen festan.
Gure irakasleak askotan errepikatu digulako gure ikas prozesurako oso
baliagarriak direla mota honetako jaiak, bertan beste euskara ikasle
batzuk ezagutzeko eta beraiekin harremanak egiteko aukera izango dugulako.
Zer espero duzue?
Asko gustatzen zaizkigu festak eta ziur gaude giro ona egongo
dela. Parrandazaleak gara gu. Oso ongi pasatzea eta jende berria ezagutzea espero dugu.
Gainera,euskara praktikatzeko oso aukera ona dela iruditzen zaigu.
Antzeko ekimenetan, hau da, klasean ikasitakoa praktikan jartzeko ekimenetan,
parte hartu al duzue?
Bai. AEK-k antolatzen duen barnetegitxoan egon gara, mintzalagunarekin
Etxalarrera joan gara asteburupasa, Usurbileko jaian parte hartu dugu,
euskaltegiko barrikotean... eta guztietan oso ongi pasa dugu eta barre
asko egin dugu. Gainera, asko ikasi dugu ekimen hauetan eta jendeari
gomendatzen diogu horrelako ekintzetan parte hartzea. Oso ongi pasatzeaz
gain, asko ikasiko baitute, zalantzarik gabe.
2013/05/06
Larunbatean Mintzagun
Oarsoaldeko euskara ikasleen eguna ospatuko dugu Oreretan, larunbatean. Bisita gidatuak, flash-moba, triki poteoa, paella jatea, musika... Mingaina askatzeko aukera paregabea, benetan! Denetik izango da, eta protagonista, zu, ikasle, izango zara, merezi duzulako.
Mintzagun-erako zapiak salgai daude Oarsoaldeko AEK euskaltegietan. Helduentzako zapiek sei euro balio dute eta haurrenek, hiru euro. Zapia eskuratzen duenak bazkaltzeko aukera izango du -txartel bezala erabili ahal izango du-. Baita taberna batzuetan tragoa merkeago hartzeko ere.
Informazio gehiago

Mintzagun from OarsoaldekoAEK
Informazio gehiago
2013/05/02
Pasaiako Elkarteen festa, larunbatean Antxon: haurrak eta euskara, eskutik
![]() |
| Argazkia: Oarsobidasoakohitza.info |
Larunbaterako plan bila? Ba Pasai Antxon egongo da zer ikusi arratsaldean. Hona hemen gonbita: Pasaiako Elkarteen Egunera hurbiltzea. Bereziki, 5 eta 12 urte arteko haurrentzako eguna izango da. Kirolarekin eta kulturarekin lotutako 15 elkartek zer egiten duten erakutsiko dute Biteri plazan eta Zumardian.
Haurrek, euskaraz, hamaika jokotan parte hartu ahal izango dute. Jaia 17:00etan hasiko da eta 20:00etan bukatu.
Informazio gehiago jasotzeko, egin klik
Suscribirse a:
Entradas (Atom)