Xenpelarreko C2 mailako taldea "Kuirartxibobizia" proiektuaren aurkezpenean

 

 


Abenduaren 4an, Xenpelar euskaltegiko C2ko ikasleak “Kuirartxibobizia” proiektuaren aurkezpenera joan ziren. Egitasmoaren sustatzaileek (Uxue Diez Guiral, Maite Azabal Gallego, Ane Fernandez Trigo eta Aitor Narbarte Álvarez) Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean eman zuten proiektuaren berri. Hizlarien hitzetan, proiektuak leihoak zabaldu nahi ditu, herritarrek jarrai dezaten LGTBI+ komunitatearen memoria kolektiboa osatzen, eta kolektiboak espazio zabalagoa izan dezan herrian.


Azpimarragarria da proiektua XVI. Koldo Mitxelena ikerketa bekaren baitan garatu dela, eta euskara ere izan duela ardatz.

Iruzkinak