Oarsoaldeko AEKren sentsibilizazio-jardunaldia Don Boscon


 Joan den ikasturtean bezala, Oarsoaldeko AEKk sentsibilizazio-jardunaldia egin du Don Bosco Lanbide-Heziketa zentroan Euskararen Egunaren harira. Diana de Castro eta Raul Perez AEKideak eta Espe Lopez, Jorge Mederos eta Lio Sotolongo solasean aritu dira ikasleen aurrean. Hiru ikasleek, besteak beste, euskararekin lehen kontaktua nolakoa izan zen, eta gure hizkuntzak oraingoz zer ekarri dien kontatu diete bertaratutako Don Boscoko ikasleei eta irakasleei. Espe Lopez errioxarra da, eta C1 mailan ari da Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian. Jorge Mederos eta Lio Sotolongo kubatarrak dira; Jorge aurten hasi da euskara ikasten Pasaiako Txirrita AEKn, eta Lio B2 mailako taldean ari da Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian.

Euskarak bertako kulturan murgiltzeko aukera eman diela esan dute hiru ikasleek, eta lan-esparruari dagokionez, bertako hizkuntza jakiteak ateak ireki ditzakeela gaineratu dute, aho batez.


 

Iruzkinak