Oarsoaldeko AEK-k Oiartzungo eliza bisitatu du

Joan den ikasturtearen bukaeran, Oiartzungo Arizmendi-etxea bisitatu genuen, eta ikasleei asko gustatu zitzaizkienez etxea bera eta Joxe Mari Mitxelena gidariaren azalpenak, bada, aurten Oiartzunera bueltatu gara ikasturtearen azken txanpan. Oraingoan herriko eliza bisitatu dugu eta Mitxelenak bikain egin du, beste behin, cicerone lana. Eliza bisitatu bai, baina oso gutxi hitz egin dugu erlijioari buruz. Izan ere, eraikina eliza baino askoz gehiago izan da historian zehar oiartzuarrentzat: epaitegia, parlamentua eta gotorlekua izan da. Eta nola ez: Sebastian Lekuona arotzak egindako lanarekin liluratuta geratu ginen guztiok. Mila urtean hamaika pasadizoren lekukoa izan da eraikina eta horietako asko kontatu dizkigu Mitxelenak...eta pasadizoak ez ezik, elizan dauden ezkutuko pasabideak ere erakutsi dizkigu gu guztion gozamenerako.











 


 

Iruzkinak