50 ipuin aurkeztu dituzte ikasleek Oarsoaldeko AEKren III. Mikroipuin-Lehiaketara


 

Markak hautsi ditugu!!! Hirugarren urtez jarraian antolatu dugu mikroipuin-lehiaketa Oarsoaldeko AEKn, eta Lezoko Oroitzene AEK-ko, Oiartzungo Intxixu AEK-ko, Oreretako Xenpelar AEK-ko eta Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleen 50 lan aztertuko ditu epaimahaiak datozen egunotan. Gogoan izan muga izan dela aurtengo lehiaketan erabili beharreko hitza eta parte hartzaileek, gehienez, 150 hitz idatzi ahal zituztela.

Egun gutxi barru zabalduko ditugu bost mikroipuin onenak gure blogean eta hori egin ostean, puntu gehien pilatutako 10 lanak eta eskualdeko zenbait idazle ezagunek egindakoak liburuxka batean bilduko ditugu.

Iruzkinak