22.KORRIKA aurreko girotze-festa, igande goizean Leon

 

Lezon ere asteak daramatzate 22. KORRIKAri ongietorria prestatzen. Martxoa hasieran, Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek opari ederra egin zieten Lezoko Oroitzene AEK-ko kideei. Euskararen alde egunero-egunero egiten duten lana eskertu nahi izan zieten pailazoek Lezoko lankideei. Igande honetan, martxoak 27, berriz, Lezoko Korrika Batzordeak girotze-festa antolatu du. Laborerekin elkarlanean pintxo-lehiaketa egingo dute, eta horretaz gain, jaiak beste osagai asko izango ditu: haurrentzako eskulanak, kale-apainketa, muxikoak... Korrikako arropa erosteko aukera ere izango da.

Iruzkinak