Pirritx, Porrotx eta Marimototsen oparia, Lezoko Oroitzene AEKri

 

Lanez gainezka dabiltza Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko lankideak 22. KORRIKA prestatzen, eta sorpresaz sorpresa ere badabiltza! Duela egun gutxi Juli del Sol ikasleak pankarta ederra opari zion lan-taldeari (goiko argazkian), eta igandean, martxoak 6, Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek Lezora egindako bisita aprobetxatu dute Oroitzene AEK-ko Edurne, Idoia, Idurre, Borja eta Imanoli oroigarria emateko. Zergatik oparia? Euskarari habia egunero-egunero goxoak egiteagatik. Esan gabe doa sekulako ilusioa egin diela lankideoi halako detaile hunkigarria. Gainera, bertatik bertara gozatu ahal izan dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna.




 




Iruzkinak