Oarsoaldeko AEK
Oarsoaldeko AEK
Lezon, Oiartzunen, Oreretan eta Pasaian ditugun
euskaltegien adinako historia zabal eta joria du Oarsoaldeko AEK-k.
Hartara, geure ikasguak ederki islatzen du Euskal Herria euskalduntzeko
ekinbidean, azken txoko eta herritararenganaino ailegatzeko AEK-k
betidanik azaldu duen asmoa. Hortaz, Oarsoalde osoan aritzen den
euskaltegi sare bakarra dugu geurea: Lezon Oroitzene AEKren bidez,
Oiartzunen Intxixu AEK izena hartuz, Oreretan Xenpelar AEK eta Pasaian
Txirrita AEK.
Horrek guztiak Gipuzkoan dagoen
AEKren ikasgurik handiena bilakatu gaitu eta baita Euskal Herriko
handienetakoa ere. Izan ere, helduen euskalduntze eta alfabetatzeak
garai berrietan ezagutu dituen erronka berrietara egokitzen jakin izan
baitugu, bai geure eskaintzan zein geure jardueran. Horrela, askotariko
eskaintza garatu dugu, beti ere eragile desberdinekiko elkarlana
garatuz: euskalgintzako gainontzeko elkarteak, erakunde ofizialak,
enpresak, ikastetxeak, bestelako elkarteak eta, nola ez, herritarrak
eurak.
Etengabeko egokitze prozesu horrek askotariko fruituak eman dizkigu, esaterako:
- Gaur
egun ordutegi aldetik zein bestelako faktoreak direla medio ezintasunak
izan ditzaketen ikasleei zuzendutako autoikaskuntza sisteman
aitzindarietakoak izan gara Euskal Herrian eta sistema horixe eskaintzen
dugu Lezon eta Oiartzunen (bertako udalen berariazko laguntzaz).
- Hizkuntza
bat ikasteko eremu naturaletan eta eraginkorretan sinisten dugunez,
Familia Transmisiorako kanpainetan ere aitzindari izan gara eta Gogoa
Zubi bezalako kanpainak jarri ditugu abian, eskualdeko erakundeekin
batera. Kanpaina horiexek gaur egun eredu dira Euskal Herri osoan.
- Azken urteotan enpresa nahiz bestelako elkarteen neurrira egindako ikastaroetan eskarmentu handia hartu dugu: bai euskalduntze orokorrekoetan bai xede berezikoetan. Ikasleak honakoetan izan ditugu: Pasaiako Portua, Tajo Coop, ABB Niessen, Haurtzaro Ikastola, Pasaia-Lezo Lizeoa, Oiartzungo Udala, Errenteriako Udala...
- Azken urteotan enpresa nahiz bestelako elkarteen neurrira egindako ikastaroetan eskarmentu handia hartu dugu: bai euskalduntze orokorrekoetan bai xede berezikoetan. Ikasleak honakoetan izan ditugu: Pasaiako Portua, Tajo Coop, ABB Niessen, Haurtzaro Ikastola, Pasaia-Lezo Lizeoa, Oiartzungo Udala, Errenteriako Udala...
- Edozein
hizkuntza ikasteko modurik azkarrena eta eraginkorrena erabiliaz dela
uste dugu, horregatik, erabilerari berebiziko garrantzia ematen diogu.
Hala, geure eguneroko eskoletan mintzamenari eta gaitasun ekoizleei leku
berezia eskaintzeaz gain, erabilerarekin zuzenki lotutako ekimenak
sortu eta sustatzen ditugu: eskolaz kanpoko jarduerak, asteburuko
barnetegitxoak, ikastaro berezituak, Mintzalagun egitasmo desberdinetako
kudeaketa edota sustapena...
- Euskalduntzea
prozesu integral gisa ulertzen dugu eta geure jarduna dibertsifikatu
egin dugu. Era horretan, AHIZE zerbitzuaren bidez hainbat egitasmo
eraman ditugu aurrera: Pasaiako Portuaren euskalduntze planaren
kudeatzaile izan gara, baita Lezo Berriro Euskaldun egitasmoarena
ere; Lanbide Heziketako ikasleen praktikaldiak euskalduntzeko egitasmoa
kudeatzen dugu, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Don Bosco
ikastetxearekin batera...
Baina, zalantzarik gabe, Euskal
Herri luze eta zabalean hedatuta egotea da gure ondarerik
handienetakoa, hots, AEKren euskaltegi guztietan egunez egun sortzen den
ezagutza kapitala partekatzeko aukera izatea. Horren adierazgarri da
geure katalogoa.
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu