Asteburuko barnetegiak Maiatzan!
Maiatzean zehar hainbat barnetegi egingo dira. Zehazki, Arantzan eta Iruñean. Hauxe da eskaintza:
Asteburuko barnetegiak Arantzan
B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko barnetegia, maiatzak 10, 11, 12. Arantzan. 184 euro.
A2.2 eta B1.1 mailetako barnetegia, maiatzak 17, 18, 19. Arantzan. 184 euro.
Hiri barnetegiak Iruñean
Kontuan hartu barnetegi hauen helburua ez dela ahozko azterketa
prestatzea, eta prezioaren barnean eskolak eta larunbateko bazkaria
baino ez daudela (lo egiteko tokia eta bestelako otorduak ikaslearen
kontu).
A2.2 eta B1.1 mailak. Maiatzak 25, 26. Iruñean. 102 euro
Helburuak: ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izatea, larunbat osoa
eta igandeko goiza euskaraz bizitzea (ahozkotasunari lehentasuna emanen
diogu); hizkuntza erabiltzeko beldurrak ezagutzea, horiei buruz
hausnartzea, eta aurre egiteko estrategiak ezagutzea.
B1.2-B2-C1 mailak. Maiatzak 25, 26. Iruñean. 102 euro
Helburuak: larunbat osoa eta igande goiza euskaraz bizitzea,
dinamika ezberdinen bidez euskaraz ongi pasatzea (ahozkotasunari
lehentasuna emanen diogu); hizkuntzaren gure erabilera mailaz
hausnartzea eta zailtasunak, beldurrak eta estrategiak identifikatzea;
euskaldunak izateaz harro sentitzea.
Informazio gehiago: donibane@aek.eus // 948 274 160


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina