|
Julen Etxeberria eta Ana Yusta ikasleak, oparia jaso berritan |
|
Hori da hori buruhaustea!!! Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleek 25
pasaitar ezaguni izen-abizenak jarri behar izan zizkieten Gabonen
atarian. Hainbat garaitakoak, gainera!! Kontxita Beitia andereñoa,
Xabier Portugal Pasaiako alkate izandakoa, Xabier Etxaniz eta Koldo
Izagirre idazleak, Juan Mari Lujanbio arraunlaria, Blas de Lezo
itsasgizona... Kiniela benetan zaila!
Julen Etxeberriak asmatu zituen gehien (25etik 22) eta KORRIKAko motxila
eta petoa etxeratu berri ditu. Eduardo Alicantek 21 asmatu zituen eta
hark KORRIKAko bisera eta petoa jaso ditu opari. Azkenik, lau ikaslek (Maite Mujika, Gemma Urkiza, Ana Yusta eta Ekaitz Gonzalez) 20
pertsonaiaren izen-abizenak eta argazkiak zuzen lotu zituzten, eta
KORRIKAko peto bana eraman dute merezimendu osoz!
|
Eduardo Alicante poz-pozik sariarekin
|
|
Goizeko B2 mailako taldekideak, kiniela egiten
|
|
Mintza-taldeko Maite Mujikak eta Gemma Urkizak ere peto bana etxeratu dute.
|
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina