|
Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK-ko ordezkariak Buenavistan, 23.KORRIKA Oarsoaldean sartuko den toki zehatzean.
|
Euskararen aldeko ekimena Buenavistatik sartuko da Pasaiara,
23.00ak inguru, eta, aspaldiko partez, Aritxulegin barrena utziko
du eskualdea.
Badator 23. KORRIKA!
Martxoaren 14an, osteguna, abiatuko da Irundik eta hilaren 24an,
igandea, bukatuko da Baionan,
Harro herri lelopean 2.500
kilometro osatu eta gero. Hain zuzen ere, bukatu bezperan iritsiko da
lekukoa eskualdera. Larunbatean, martxoak 23, Buenavistatik, Altzatik
behera, sartuko da KORRIKA Pasai Antxon. Bertatik Trintxerpera eta
San Pedrora joango da. Behin San Pedroko enbarkaderora iritsita,
barkuz igaroko da lekukoa Pasai Donibanera. Jarraian, Lezoko,
Oreretako eta Oiartzungo euskaltzaleok egingo diogu ongietorria 23.
KORRIKAri petoa soinean. Maiz lekukoa Oiartzunetik Irunera joan da,
edo Irundik Oiartzunera. Aurten, baina, Oiartzundik Nafarroara joango
da, Aritxulegin barna.
Hona hemen
aurreikusitako ordutegiak herriz herri:
Pasai Antxo
23:01
Lezo 23:33
Orereta 23:52
Oiartzun 00:33
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina