Pasaiako Txirrita AEK-k Errigoraren saskia zozkatu du

 

Errigora ekimena oso geurea dugu Oarsoaldeko AEKn, oso gertukoa, eta unean uneko kanpainen berri emateaz gain, eskualdeko euskaltegietan zozketak ohikoak dira. Pasaiako Txirrita AEKn, esate baterako, urtero-urtero, udazkenean, saskia zozkatzen da eta aurten B1 mailako goizeko taldeko Gabitxuk etxeratu du saskia. Bistan denez, produktu-sortak ilusioa egin dio ikasleari -argazkian, Axier irakaslearen ondoan-. Sariak bakarrik ez; baita San Nikolas ikastolak txarteltxoan idatzitako hitz goxoek ere!

Iruzkinak