Gure taldeei begiradatxoa: Pasaiako Txirrita AEK-ko goizeko A2 mailako eta B1 mailako taldeak

 


Pasaiako Txirrita AEKko goizeko A2 mailako eta B1 mailako ikasleak tren berezi batera igo dira gaur goizean: Transiberianora. Nork bere nortasuna alde batera utzi eta pertsonaia baten larruan sartuta (eta ondo mozorrotuta!) 'bidaideekin' mintzatu behar izan du. Irakasleek, berriz, errebisore lana egin dute. Mintzamena lantzeko ariketa aparta da, eta Euskararen Egunaren harira, txokolate beroa eta bizkotxoak eskaini diete trenean Txirrita AEK-ko bidaiari xelebreei...

Iruzkinak