Astelehenean, KORRIKA denda zabalik Oreretan

 

Oreretako dendako erakusleihoa

Aurreko edizioetan izan da KORRIKAko arropa egun jakin batzuetan eskualdean erosteko aukera, baina aurten herritarrek leku finko batera jo ahal izango dute datozen asteotan gustuko jantziak probatzera eta erostera. Astelehenean, abenduak 11, KORRIKA denda zabalduko dugu Oreretako Herriko Plazan, 18:30ean.


Denda zabalik egongo da 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.  23.KORRIKAko elastikoak -mahuka motzekoak eta mahuka luzekoak-, izerditakoak, bixerak, banderolak, buffak, petoak eta giltzatakoak izango ditugu salgai, bai helduentzat eta baita haurrentzat ere. KORRIKA LAGUNTZAILE izateko aukera ere eskainiko dugu Herriko Plazako dendan.

Iruzkinak