Euskarazko sei film labur aurtengo Mintzagun lehiaketan

 

Lehen emanaldia Lezon izango da, hilaren 16an, 19:00etan
 

Azken urteotan bezala, aurten ere euskarak tokia izango du Pasaiako Ikuska Film Labur erakustaldian. Guztira, sei lan emango dituzte eta eskualdeko euskaltegietako ikasleek bozka eman ahal izango dute. Lezon -Gezalan-, Oiartzunen -Landetxen-, Oreretan -Niessenen- eta Pasaian -Trintxerpeko alkateordetzan- emanaldi bana izango da. Sari banaketa hilaren 25ean izango da. 




Iruzkinak