Urriaren 12an, Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegiak zabalik


 

Lezoko Oroitzene AEKn Gau Beltzari buruz aritu dira

Ohi bezala, urriak 12, lan-eguna dugu Oarsoaldeko AEK-ko lau euskaltegietan: Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn. Eskolak emango ditugu goiz eta arratsaldez -Lezoko Oroitzene AEKn Edurne Mitxeo Gau Beltza ipuinaren sortzailearen bisita izan dute goizean goiz-, eta nola ez, izena emateko eguna ere izan daiteke. Beraz, euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, eta oraindik ez baduzu urratsik egin, gaur ere baduzu horretarako aukera. Euskara hurbil, zu urrun heltzeko!



Oreretako Xenpelar AEK-ko irakasle eta ikasleetako batzuk

Pasaiako Txirrita AEK-k eta Oiartzungo Intxixu AEK-k ere ateak zabalik dituzte.


Iruzkinak