Kilometroak jaian gure aletxoa jarri dugu

 


Igandean, urriak 1, Kilometroak jaia ospatu zen Oreretan. Bertako Ikastolaren aldeko jaialdian, kontzertuak, tailerrak eta jolasak ez ezik, AEK-k ere bere lekutxoa izan zuen. Linoko gunean, postua izan genuen, eta Bizidekarrarekin argazkia ateratzeko aukera izan zen!

Horretaz gain, eskualdeko irakasleok Esmalteria plazako txoznan izan ginen arratsaldean, txanda egiten. Modu horretara, euskararen aldeko festan gure aletxoa jarri genuen.

Mila esker gerturatu zineten guztioi!


 

 

Iruzkinak