16-18 urteko 100dik gora gaztetxorekin ari da Oarsoaldeko AEK

 

Eskolak gidatu dituzten irakasleetako batzuk urriaren 12an egindako bileran
 

HABEk 16-18 urte arteko gazteentzako dirulaguntza-lerro berria abiarazi du aurten. Hala, adin horretako ikasleek 20€ besterik ez dute ordaindu behar C1 mailako ikastaroa jasotzeko, eta, gainera, ikasturtearen bukaeran, asistentzia betez gero, aurreratutako dirua berreskuratuko dute. Oarsoaldeko AEK-k 100dik gora gazteri emango dizkie eskolak 2023-2024 ikasturtean Koldo Mitxelena ikastetxean, Oiartzo Ikastolan, Pasaia-Lezo lizeoan eta Don Boscon.

16-18 urte bitartekoek C1 maila helburu duten talde arruntetan ere izena eman dezakete 20 euro ordainduta.

Iruzkinak