Mintzalagun abian Pasaian

Antton Cuadrado Pasaiako Udaleko teknikaria, Kontsuelo Gorostidi Udal Euskaltegiko zuzendaria, Patxi Azparren Mintzalagun egitasmoko koordinatzailea eta Laura Re Pasaiako Euskara zinegotzia. Argazkia: Olaia Gerendiain. OarsoBidasoko Hitza

 

Joan den ikasturtean txanpa hartu eta gero, abiatu da 20023/2024 ikasturtean Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea. Lehenengo matrikulazio-aldia urriaren hasierako bi asteetan izango da. Egunotan bidelagun -euskaraz ondo dakitenak- eta bidelarien -euskara hobetu nahi dutenak- datuak jasoko dira Pasaiako bi euskaltegietan -Pasaiako Txirrita AEKn eta Trintxerpeko udal euskaltegian- eta jarraian, taldeak martxan jarriko dira. Talde bakoitzean bidelagun bat eta bizpahiru bidelari elkartzen dira, astean behin. Gurasolagun egitasmoari ere forma eman nahi zaio. Hain zuzen, ume txikiak dituzten gurasoek emango diote forma talde honi, baina umeekin batera ekintzak egingo dira ikasturtean zehar.

Joan den ikasturtean 64 bidelari eta bidelagun  aritu ziren Pasaiako lau barrutietan eta asteroko hitzorduez aparte, kanpo ekintza arrakastatsuak egin zituzten; hala nola txangoa Mater itsasontzian, ipuin-kontaketa eta zenbait hitzaldi.

Apirila bukaeran Mater itsasontzian txangoa egin zuten Mintzalaguneko kideek Jaizkibelgo itsaslabarretara.

Laura Re Euskara zinegotziak aurkezpenean gogora ekarri duenez, Pasaiako euskararen plan estrategikoaren helburuetako bat, herritarren eskaerari erantzunez, herrian euskararen erabilera sustatzen da. Eskaera hori pasaitarren euskara ezagutza mailaren eta kale erabileraren arteko aldea geroz eta nabarmenagoa delako da. "Geroz eta pasaitar gehiagok dakite euskara, baina denek ez dute erabiltzeko aukera handirik haien inguruan" .




Iruzkinak