Oreretako Landare elkartean egin dute ikasturteko azken topaketa A1 mailako ikasleek


Asteartean, maiatzak 30, A1 mailako ikasleek ikasturteko azken topaketa egin zuten; Oreretako Landare elkartean Kaleidosean jolastu ziren eta irakasleek epaile lana egin zuten. Irakasleek hizki bat eman, eta ikasleek irudi batean hizki horrekin hasten ziren objektuak zerrendatu behar zituzten. Lehia estua izan zen!! A1eko ikasleek hiru topaketa egin dituzte ikasturte honetan, elkar ezagutzeko. Gabonen aurretik, Lezoko Ixkulin elkartean dominoan eta bingoan elkartu ziren eta martxoan, Pasaiako Txirrita AEKn, Dixitean jolasean aritu ziren.

Iruzkinak