Oarsoaldeko AEKren VII. Bikoizketa Lehiaketako sari potoloa, Lezoko Oroitzene AEKra

 

Oarsoaldeko AEKren VII. Bikoizketa Lehiaketan saritutako ikasleak eta irakasleak

Hemen dira Oarsoaldeko AEKren VII. Bikoizketa Lehiaketaren saridunak!! Urtero bezala, Oreretako De Cyne Reyna tabernan izan dugu ekitaldia. Sariak emateko ez ezik, ikasturtea agurtzeko ere aprobetxatu dugu hitzordua irakasleok eta ikasleok.



 

Sari nagusia: Jai batzordea (Lezoko Oroitzene AEK-ko B2-C1 mailako arratsaldeko taldea). Saria: otordua Gamon 14 jatetxean.

 


Euskara Onenaren Saria: Madril 2056 (Oreretako Xenpelar AEK-ko B2 mailako arratsaldeko taldea). Saria: otordua Lezoko Carmen jatetxean.

 



Gidoirik onena: San Mattin (Oiartzungo Intxixu AEK-ko B2-C1 mailako arratsaldeko taldea). Saria: otordua Lezoko Iriartenean jatetxean.



Bikoizketa-lanik originalena: Uber maitagarria (Oreretako Xenpelar AEK-ko B2 mailako eguerdiko taldea). Saria: Kontserba-sorta.

 


Bikoizketa-lanik frikiena edo xelebreena: Erdaldun santuaren harrikada (Oiartzungo Intxixu AEK-ko B1 mailako arratsaldeko taldea). Saria: produktu-sorta.

 


 


Datozen egunotan saritutako bikoizketa-lanak zabalduko ditugu gure blogean. Baita saritutakoek opari gisa jasotako bertsoak ere.

Iruzkinak