Ikastaro arruntak bukatuta, trinkoen txanda da orain

Oarsoaldeko AEK-ko lantaldea, Bikoizketa Lehiaketako galaren ostean

 

Ekaina joan da eta Oarsoaldeko AEK-ko ikasle gehienak agurtu ditugu urrira arte. Lantalde zabala izanik, aurtengo erronkei ahalik eta txukunen erantzun diegu Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn. Edo saiatu gara, behintzat...  Irakasleok ere egun onak eta erdipurdikoak izaten baititugu. Uda bete-betean gauden arren, geure etxean lanean jarraitzen dugu. Izan ere, hilabeteotan ikastaro trinkoak eskaintzen ari gara -baita autoikaskuntza ere-. Uztailean C1 maila prestatzekoa abian jarriko dugu astelehenean, eta irailean B2 eta C1 mailetako azterketei begirakoak izango ditugu.

Iraileko ikastaroetan izena eman nahi baduzu, egin klik hemen

Oarsoaleko AEK-ko lantaldea, ikasturte bukaerako bileran


Iruzkinak