Pintxo-lehiaketa eta mintzodromoa, astelehenean, Trintxerpen

 

Pasaiako Udalak eta hainbat eragilek -tartean Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak- elkarlanean osatutako Euskararen Plan Estrategiko berriaren harira, zenbait ekimen jarri dira abian azken hilabeteotan Pasaian. Haietako bat Mintzalagun egitasmoa da -60 lagun inguru ari dira parte hartzen -. Bestalde, herriko mintzalagunok eta euskaltegietako ikasleak euskal hiztunekin harremanetan jartzeko ekintza bana egingo da udaberrian Trintxerpen eta Antxon. Trintxerpekoari dagokionez, astelehenean, maiatzak 29, pintxo-lehiaketa izango da Asier Gaston sukaldariak gidatuta eta jarraian mintzodromoan ariko dira joaten direnak. Ekintza 17:00etan hasiko da Ur-Gain elkartean.

Iruzkinak