Oiartzungo Intxixu AEK-ko sei ikasle Arantzako barnetegira joan dira


 

Oiartzungo euskaltegiko sei ikasle Arantzako barnetegian izan ziren joan den asteburuan. Haien esperientziaren berri eman digute ondoko kronikaren bidez:


 

Joan den asteburuan Oiartzungo AEKko talde txiki bat Arantzako Barnetegira joan ginen. Gure helburua euskaraz bizitzea eta mintzamena hobetzea zen.


Oiartzungo sei ikasleak (Mertxe, Patxi, Eli, Bea, Paola eta Wanderson) elkarrekin joan ginen. Arantzako barnetegian 20:00etan egon behar genuen. Irakasleak gure zain zeuden irribarre batekin. Ordurako Nuriak eta Martak (gure irakasleak) dena prest zuten.


Larunbatean, esnatu ginenean gosaltzera joan ginen. Gero, bazkalordura arte klaseak izan genituen. Arratsaldean, berriz, oso txango polit bat egin genuen. Zehazki, San Juan Zahar iturrira joan ginen eta asko gustatu zitzaigun. Eguna bukatzeko, afaldu eta gero, parranda bat inprobisatu genuen...


Igandean, azkenik, gauza asko egin genituen. Hasteko, tailer bat egin genuen xaboia egiteko. Ondoren, klasea eduki genuen, eta gero, herrira joan ginen hamaiketako hartzera. Bukatzeko, elkarrekin bazkaldu, tabernan kafe bat hartu eta elkar agurtu genuen.


Gure ustez oso esperientzia dibertigarria, aberasgarria eta gomendagarria izan da. Datorren urtean posible badugu, errepikatuko dugu!


Eskerrik asko bihotzez antolatzaileei!


Mertxe, Patxi, Eli, Bea, Paola eta Wanderson

(Oiartzungo Intxixu euskaltegiko B1 mailako ikasleak)


 

Iruzkinak