Oarsoaldeko AEKren Mikroipuin lehiaketaren sari banaketa, ostegunean Oreretako Lekuonan

 

Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako 50 ikaslek aurkeztu dute haien mikroipuina lehiaketara, eta horietako 10 hoberenak bildu dira liburuxka batean. Horiez gain, lehenengo edizioaren irabazlea den Miren Sukia pasaitarra eta eskualdeko hainbat idazle ere ageri dira: Agustina Pontesta, Mikel Susperregi, Garazi Ugalde, Joxemari Carrere, Antton Kazabon eta Olaia Gerendiain.

Ekitaldi xume honetan liburuxka aurkeztu eta irabazleei saria banatuko zaie, Iñaki Labakaren musikak lagunduta.

Iruzkinak