Oarsoaldeko AEKren III. Mikroipuin-Lehiaketaren sariak banatu ditugu

 

Oarsoaldeko AEKren III. Mikropiuin-Lehiaketaren sari banaketa egin genuen ostegunean Oreretako Lekuona Fabrikan. Epaimahaiak aukeratutako hamar ipuinak irakurri zituzten egileek beraiek -edo haien gertukoek-, eta ondoren, sariak jaso zituzten. Horretaz gain, hamar ipuinok eta eskualdeko zenbait idazlek egindakoak biltzen dituen liburuxka aurkeztu genuen. Lezoko Oroitzene AEK-ko, Oiartzungo Intxixu AEK-ko, Oreretako Xenpelar AEKko eta Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleek jasoko dute liburuxka, eta Lekuonan bertan ere badago irakurgai. Iñaki Labakaren musikak girotu zuen ekitaldi goxoa.






Iruzkinak