Mater itsasontzian txangoa egin dute Pasaiako mintzalagunek
Pasaiako Mintzalagunek Mater itsasontzian txangoa egin zuten larunbat arratsaldean. Pasaiatik atera ziren eta Jaizkibelgo itsaslabar ikusgarriak gertu-gertutik ezagutu ahal izan zituzten. Mater itsasontziko eskifaiak bitxikeria asko kontatu zizkien mintzalagunei itsaslabarrei buruz eta paraje haietan ikus ditzakegun animaliei buruz. Porturatu baino lehen, gainera, hegaluze-pintxo gozoa dastatu zuten.
Egun berezia aukeratu zuten, gainera, txangoa egiteko, izan ere, igandean Mater itsasontziak 33 urte bete zituen. Zorionak, beraz!




Iruzkinak
Argitaratu iruzkina