LGTBIq+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Mikel Martin zena omendu du Oreretako Xenpelar AEK-k

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko ikasleak eta irakasleak, gaur goizean.

 

LGTBIq+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, Mikel Martin Conde zena gogora ekarri du Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiak, Emakumeen Etxean. 

Hona hemen ekitaldian irakurritako hitzak:

Bertol Bretch alemaniarrak Mikel ezagutu izan balu, bere olerki ezagunaren isla garbia zela ikusiko zuen. "Badira egun bakar batez lan eginda onak diren pertsonak. Hobeak dira, urtebetean borrokan egonak. Badira oso onak, urte askotan borrokatu dutenak. Baina izan badira, bizitza osoa borrokari eman diotenak eta horiek ezinbestekoak ditugu".

Mikel urtetan izan dugu famili txiki honen kide. Euskara ahotan izan du beti, kosta ahala kosta. Gurera ikastera gerturatu zitzaigun, eta ez dakigu nork nori erakutsi zion gehien. Hamaika borrokaren aitzindari, bidegabekeriarik gabeko munduan sinesten zuen eta gai zen bere borroketara ingurukoak erakartzeko. Guk zuri euskara irakatsi genizun. Eta zuk guri aske bizitzen irakatsi diguzu. Mila esker, Mikel.

Elena Vazquez Oarsoaldeko AEKideak egindako bertsoak kantatu dituzte ekitaldian elkartutakoek.


Iruzkinak