Lezoko Oroitzene AEK, II. Irakasleon Arteko Pintxo-Lehiaketaren Irabazlea

Lezoko Oroitzene AEK-ko Idurre Lopez, Idoia Arbelaitz eta Edurne Lizarazu sariarekin. Andoni Eizagirre falta da argazkian.
 

Oarsoaldeko AEKn ikasleei begirako ekintza asko egiten ditugu ikasturtean zehar. Oraingoan, baina, irakasleoi zuzendutako hitzordua izan dugu: II. Pintxo Lehiaketa. 2020an egin genuen lehen aldiz, baina ondorengo bi ikasturteetan, pandemia dela-eta, ezin izan dugu egin. Hori horrela, gogo biziz ekin diogu.

Oarsoaldeko AEK-ko lan-taldea, Beñat Alzaga eta Ahize Otaño epaimahaideekin
 

Lezoko Oroitzene AEK-k, Oiartzungo Intxixu AEK-k, Oreretako Xenpelar AEK-k eta Pasaiako Txirrita AEK-ko euskaltegietako lan-taldekook bina pintxo eta postre bana prestatu ditugu Oiartzungo Girizia elkartean, eta Beñat Alzaga eta Aize Otaño lankideak aritu dira serio-serio epaimahaikide. Haiek erabaki dute Lezoko Oroitzene AEK-ko lankideek merezi zutela saria, egurrezko goilaratzarra.






























Iruzkinak