'Familia Sarekada' euskarazko antzezlana, igandean Pasai Donibanen
Igandean, maiatzak 7, Familia Sarekada antzezlana taularatuko dute Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Etxean lasai afaltzen ari den familia batek Delitu Informatikoen Unitatearen (UDI) sarekada jasan du, familiako kideren batek etxean porno-sare bat duelakoan.
Sarrerek 10 euro balio dute, baina ohi bezala, euskara-ikasleentzako eta mintzalagunentzako bost eurotan daude salgai.


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina