Euskal dantza tailerra egin dugu Oarsoaldeko AEKn


Oiartzungo Intxixu AEKn, irribarrea ahoan, aritu dira dantzan irakasleak eta ikasleak.

Maiatzeko Mintzagun Tailerren harira, euskal dantzako urrats batzuk ikasi ditugu egunotan Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn. Ikasleok eta irakasleok dantzari aritu gara, Maialenen esanetara. Une atsegina pasatu dugu... Eskerrik asko, Maialen!





Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleak eta irakasleak.

Pasaiako Txirrita AEKn ere taldetxoa aritu zen Maialenen aginduetara.

Oreretako Xenpelar AEKn ere dantzan aritu dira

Iruzkinak