'Pistatxo' ospitaleko pailazoa dute gelakide Oreretako Xenpelar AEK-ko B2 mailako arratsaldeko taldekoek

 

Raul Luis ikaslea, 'Pistatxo' bihurtuta, taldekideekin, Oreretako Xenpelar AEKn

Raul Luis ikaslea duela 12 urte hasi zen ospitaleko pailazo izateko trebatzen. Horretarako, Algaraklown taldean eman zuen izena. Pandemia dela eta, geldialdi luzea egin behar izan dute, baina laster izango dira berriz ere ospitaleetan. Izan ere, azaldu zigun ospitaleko pailazoaren lanak bereziko garrantzia duela umeen sendatze prozesuan.  Aurreko batean, sudurra jarri zuen Raulek, ustekabean, eta berehala Pistatxo bihurtu zen. Oreretako Xenpelar AEK-ko arratsaldeko B2 mailako taldekoek primeran pasatu zuten bere burutazioekin.

Iruzkinak