Pintxo artean hartu du Pasaiako Txirrita AEK-k Aste Santurako bidea

 

Aste Santuko oporrak hartu aurretik, pintxo-lehiaketa antolatu du Pasaiako Txirrita AEK-k. 21 ikaslek hartu dute parte bost taldetan banatuta, eta irakasleek epaimahaia osatu dute. Ohi bezala, emaitza goxo-goxoa izan da... Peioren, Daniren, Carlosen eta Joserraren pintxoa gustatu zaio gehien epaimahaiari eta haiek etxeratu dute saria. Zorionak!

Carlos, Joxerra, Dani eta Peio, poz-pozik sariarekin. A2 mailako goizeko taldeko ikasleak dira.








Iruzkinak