Oarsoaldeko kultur agenda: antzerkirako gonbitea

Hondamendia antzezlanaren irudia
 

Datorren asteburuan, martxoak 24a eta 26an, antzezlan bana izango da Oreretan eta Pasai Donibanen, hurrenez hurren. Oreretan, Arrainak Bihotzean haurrentzako obra taularatuko du Mar Mar Teatro taldeak hilaren 24an, ostirala, 19:00etan, eta sarrera baten prezioan bi eskuratu ahal izango dituzte euskara-ikasleek; hau da, 3,5 eurotan bi sarrera lor ditzakete.

Arrainak bihotzean obraren irudia
 

Bestalde, Artedrama eta Axut! taldeek Hondamendia antzezlana taularatuko dute hilaren 26an, igandearekin Donibaneko Juanba Berasategi auditoriumean. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta euskara-ikasleek erdi-prezioan eskura dezakete sarrera, hau da, bost eurotan.



Iruzkinak