Pandemiak ez zigun utzi barrikotea antolatzen ez 2021ean, ezta 2022an ere. Hortaz, gogo biziz ibili gara aurten, jakin badakigulako barrikotea hitzordu aproposa dela Lezoko Oroitzene AEK-ko, Oiartzungo Intxixu AEK-ko, Oreretako Xenpelar AEK-ko eta Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleek elkar ezagutzeko. Oarsoaldeko AEK-ko 80 bat ikasle eta irakasle elkartu ginen larunbatean Oreretako Batasuna elkartean. Sagardotegi menu goxoa dastatu genuen: txorizo muturra, bakailao-tortilla, bakailaoa, txuleta, intxaurrak, gazta eta irasagarra. Eta noski, nahi adina sagardo! Bapo bazkaldu eta gero, dantzan aritu ginen eta bingo musikatuan aritu ginen.
 |
Oarsoaldeko AEK-ko irakasleetako batzuk, hizketan.
|
 |
Oreretako Gazte Sortzaileek girotu zuten barrikotea
|
 |
Maitane Linazasoro AEK-kideak barrikotera joandako guztiak agurtu zituen txotxa ireki baino lehen, eta gogoan izan zituen hildako bi ikasle: Mikel Martin eta Etxepe. Mikel joan den astean joan zitzaigun eta Etxepe, berriz, joan den urtearen bukaeran.
|
 |
Jon Diaz AEK-kideak bertso bidez agurtu zituen bertaratutakoak.
|
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina