[Oarsoaldeko AEKren barrikotea] Bingo musikatua, bazkalostea girotzeko

 

Maitane Linazasoro AEKideak eman zion saria Anari, bingo musikatuaren irabazleari
Bingo musikatua aurtengo barrikoteko berrikuntza izan da. Bapo bazkaldu eta gero, dantzan aritu ginen eta dantzarako tartea bukatuta, bingoan jokatzen hasi ginen. Ohiko bingoarekin alderatuta, ez genituen kartoitxoko zenbakiak marratu behar; abestiak entzun ahala, izenburuak markatu behar genituen. Oiartzungo Intxixu AEK-ko Ana izan zen "bingo!" oihukatzen lehena, eta saritxoa etxeratu zuen. Saririk lortu ez genuenok ere -beste guztiok!- ederki pasatu genuen.




Oreretako Gazte Sortzaileek jo zituzten bingo musikatuaren abestiak

Iruzkinak