HABEren azterketak: izena emateko epea, martxoaren 27tik apirilaren 4ra bitartean

 

Martxoaren 27tik apirilaren 4ra bitartean eman ahal izango da izena HABEren azterketa egiteko (40€). Idazmen-proba, azken urteotan bezala, Ficoban (Irunen) izango da, maiatzaren 3tik 6ra bitartean. Goiko irudian dituzu izena emateko zenbait argibide, urratsak on-line egin behar baitira.

Ordainketari dagokionez, izena emateko une berean burutu daiteke, edo nahiago baduzu, zure banketxera jo dezakezu diru-sarrera egiteko.


Inork ordenagailu bidezko azterketa egin nahi badu (HOBE izeneko deialdia), martxoaren 20tik 28ra egin behar du matrikula, eta idazmen- eta irakurmen-probak apirilaren 24tik 26ra izango dira.

Iruzkinak