Gure taldeei begiradatxoa: Oreretako Xenpelar AEK-ko B2 mailako arratsaldeko taldea

 

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko B2 mailako arratsaldeko taldea Xenpelar etxeko argazki-erakusketa ikustera joan da. Hain zuzen ere, Carlos Bayon ikaskidearen Orereta gero eta politago erakusketa bisitatu dute. Bayonek hiru urte eman ditu herriko lorategiei-eta argazkiak ateratzen (horrela, udaleko lorezainei aitortza egin nahi izan die). Argazkian, Angel, Joseba, Raul, Carlos argazkilaria bera, Imanol (irakaslea), Maria, Jaione eta Ainara.

Erakusketa astelehenetik larunbatera bisita daiteke, 17:00etatik 20:00etara.

Zorionak, Carlos. Egunotan bisitari asko izatea opa dizugu!

Iruzkinak