80 lagun elkartuko gara larunbatean Oarsoaldeko AEKren barrikotean

 


Badator Oarsoaldeko AEKren barrikotea!! Gauzak ondo, 80 ikasle eta irakasle elkartuko gara larunbatean, martxoak 4, Oreretako Batasuna elkartean. Sagardotegi menua dastatzeaz gain, musika izango dugu lagun arratsaldean. Aurten, berrikuntza gisa, eskualdeko taldeen arteko gonbidapen-trukaketa egin dugu. Hala, etxeko ikasleek Oreretako Xenpelar AEK-koek, eskualdeko maila bereko ikasleei idatzi diete barrikotera etor daitezen. 




Iruzkinak