Pasaiako Mintzalagun egitasmoaz Oarso Bidasoko Hitzan

 

Irailaren bukaeran aurkeztu zuten Pasaiako Mintzalagun egitasmoa eta dagoeneko 13 Mintzalagun talde ari dira elkartzen Pasaiako lau barrutietan (50etik gora herritar). Urte berriarekin batera talde berriak osatzeko matrikula-epea zabalik dago berriro ere. Bidelaguna ala bidelaria izan nahi baduzu, Pasaiako Mintzalagun egitasmoaren koordinatzailearekin jarri harremanetan. Euskaraz lasai, goxo eta gustura aritzeko aukera bila bazabiltza, hauxe duzu lekurik aproposena.

Asteroko hitzorduez gain, dagoeneko zenbait kanpo-ekintza egin dituzte Mintzalagun egitasmoko partaideek. Esate baterako, urtarrila hasieran Albaolara Itsas Kultur Faktoriara joan ziren eta duela egun gutxi Lur Korta ipuin-kontalaria ikusi ahal izan zuten Pasai Antxoko kultur etxean. Datozen asteotan, hitzordu gehiago jakinaraziko dituzte.

Egitasmoari buruzko erreportaje zabala kaleratu du Oarso Bidasoko Hitzak

Iruzkinak