Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko Xabier Rodriguezek kamera analogikoaz hitz egin die taldekideei

 

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko goizeko azterketa-taldeko ikasleek gai bat aukeratu  eta horri buruz hitz egin behar dute asteotan klasekideen aurrean. Hala, Sara Ciganda ikasleak Ingalaterran izandako lan-esperientziaz hitz egin zuen duela egun batzuk (hemengo hainbat gazteren ardura izan zuen Milton Keynes hirian joan den urtean), eta Gorka Garciak bere zaletasuna ekarri du hizpidera; hots, pistetatik kanpo egiten den eski-modalitateaz mintzatu zaigu. Argazkian, berriz, Xabier Rodriguez argazkilaritzazalearen kamera analogikoa. Argazki digitalaren aroan bete-betean gauden honetan, bitxia izan da berriz ere argazki-karretea eskuartean edukitzea... Etxean jaso du Xabierrek zaletasuna eta taldekideei erakutsi dizkie harribitxiaren atalak, xehe-xehe. Haren argazki ikusgarriak, gainera, Instagrameko bi kontutan daude ikusgai: @nomorepht @galdutakoloreak . Animatu eta ikus itzazu. Merezi du!




Iruzkinak