Oiartzungo Ihoteen dantza ikastaroa Intxixu AEK euskaltegian


 
Asteburu honetan Oiartzungo Ihoteak ospatuko direla-eta, Intxixu AEK euskaltegiko ikasleek bertako dantza ezagunenak ikasi dituzte. Zehazki, Ihote baltsa eta Zazpi Jauzi izan dira. Dantza irakasle bila ez dugu oso urruti joan behar izan, gainera, Itsaso eta Maitane AEKkideak aritu baitira fin-fin lan horretan. Ez dago dudarik euskara ikasteaz aparte, beste hamaika jarduera egiten ditugula Oarsoaldeko AEKn; urrutira joan gabe duela egun gutxi pasta egiten ikasi zuten Oiartzungo ikasleek Mintzagun tailerrean.


 

2023ko egitaraua



Ostirala, Otsailak 10


16:45 Burrunbaaa! Ihoteei deia! Beheko plazako biribilgunetik

17:30 Txokolatada Doneztebe plazan

19:00 Azeri dantza eta Sorgin dantza

19:30 Intxixu, Basandre eta Sorginek plaza hartuko dute

DENAK ZAKUZ JANTZITA!



Larunbata, Otsailak 11


9:00tatik aurrera auzoetan Kuestaziyua poxpolinez jantzita

14:30 inguru bazkaria auzo bakoitzak bere elkartean

18:00 auzoetan ibilitako koadrillak plazan elkartuko dira

Ondoren, musika eta festa giroa kataxuloko txozna inguruan.


Igandea, Otsailak 12


9:00 Diana txistulariekin

11:00 Beheko plazatik karroxa eta kalejira alaia

19:00 Intxixu, Basandre eta Sorginei agurra

Bukatzeko, suzko akerra


Iruzkinak