Oarsoaldeko AEK-k Didaktika Topaketan parte hartu du

 

Oarsoaldeko AEK-ko kideak, didaktika topaketan kaferako tartean.

Larunbatean XII. Didaktika-Topaketa antolatu zuen AEK-k Donostian. Jardunaldiaren lehen zatian, bi gai interesgarri izan genituen aztergai: dislexia eta euskalkiak. Ondoren, AEKren sorreran aritutako zenbait lagunek gogora ekarri zizkiguten lehen urteetan klaseak eta programazioak antolatzeko izandako komeriak eta pasadizoak. Benetan interesgarriak eta hunkigarriak izan ziren testigantzak. Azkenik, talde txikitan elkartu ginen bertaratutakook goizak emandakoa elkarbanatzeko. 



Iruzkinak