Gure taldeei begiradatxoa: Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko B1 mailako arratsaldeko taldea

 

Egun gutxi barru jakitera emango dugu aurtengo Mikroipuin-Lehiaketaren irabazlea. Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko B1.1 mailako arratsaldeko taldeak ez du parte hartu, lehiaketa B2tik aurrerako ikasleei bideratzen diegulako.  Hala ere, 'harrobia' landu behar dugu, eta hori egin du Udane lankideak bere taldean. Dixit mahai-jolasaren irudi ikusgarriak erabilita, istoriotxoak sortu dituzte ikasleek, eta azken emaitza polit-polita eraman dute etxera. Argazkian, ezkerretik hasita, Asun, Jose, Udane -irakaslea- Fran, Javier eta Matteo.

Ziur gaude datorren urtean edo hurrengoan Mikroipuin-Lehiaketan parte hartuko dutela!!!

Iruzkinak