Garbiñe Ubeda eta Danele Sarriugarte idazleak Pasaiako Txirrita AEKn izan dira

Goizeko ikasleak eta irakasleak, Garbiñe Ubeda idazlearekin eta Ainhoa Mariezkurrena saiootako dinamizatzailearekin, Pasaiako Txirrita AEKn

 

Garbiñe Ubedak eta Danele Sarriugartek Pasaiako Txirrita AEK euskaltegia bisitatu dute aste honetan. Azken ikasturteetan bezala, eta irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, goi-urratsetako ikasleek liburu bana aukeratu zuten Gabonen aurretik: goizekoek Garbiñe Ubedaren (Ibarra, 1967) Hobe isilik irakurri dute eta arratsaldekoek, berriz, Danele Sarriugarteren (Elgoibar, 1989) Azala erre. Ikasleek prestatutako galderak erantzun ahal izan dituzte idazleok. Ainhoa Mariezkurrenak gidatu ditu saiook.

Danele Sarriugarte, arratsaldeko ikasleekin hizketan
 

 

Euskaltegien lan-mahaian sorturiko ekimena da honako hau, eta aurreko urteetan, Amets Arzallus eta Uxue Alberdi mintzatu ziren Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko ikasleen aurrean.

Iruzkinak