Euskal Telebista Lezoko Oroitzene AEKn izan da gaur goizean

 

Xabier Tubilla ikaslea, ETBko lankideekin hizketan Oroitzene AEKn

Gaurko goiza berezia izan da Lezoko Oroitzene AEK-ko C1 mailako taldeko kideentzat. Izan ere, Euskal Telebistaren ustekabeko bisita izan dute. Artefaktua literatur-saiorako elkarrizketatu dituzte ikasle batzuk. Egun batzuk barru ikusi eta entzungo ditugu Oroitzene AEK-ko ikasle saiatuak ETB1eko saioan irakurzaletasunaz hitz eta pitz. Larunbat eguerdian izaten da Artefaktua saioa, Ilazki Serranok aurkeztuta.

Iruzkinak