Bueltan da Oarsoaldeko AEKren barrikotea!!

 


Azken bi urteetan pandemia dela-eta kale egin eta gero, bueltan da Oarsoaldeko AEKren barrikotea. Oreretako Batasuna elkartean izango da martxoaren 4an, larunbata. Bapo jan eta edan ostean, bingo musikatua izango dugu. Aukera aparta, dudarik gabe eskualdeko lau euskaltegietako ikasleek elkar ezagutzeko. Txartelak salgai ditugu Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn.

Iruzkinak