Muga, Oarsoaldeko AEKren III. Mikroipuin-Lehiaketaren hitz gakoa


 

Hemen da Oarsoaldeko AEKren III. Mikroipuin Lehiaketa. Aurreko bi ikasturteetan bezala, B2, C1 eta C2 mailetako ikasleek hartu ahal izango dute parte. Lanak otsailaren 2a baino lehen eman behar dizkiote ikasleek irakasleei eta muga(k) edo hitz horren aldaeraren batek azaldu behar du (mugalari, mugagabe, mugatu...). Neurriari dagokionez, aurten ere 150 hitz idatzi behar dira, gehienez.

Bost mikroipuin onenetako egileek saria jasoko dute otsail bukaeran. Bestalde, ekimenarekin lotuta, Lur Kortak ipuina kontatuko du Pasai Antxoko kultur etxean urtarrilaren 26an, osteguna, 19:00etan. 

Oarsoaldeko AEKren I. Mikroipuin Lehiaketaren irabazlea

Oarsoaldeko AEKren II. Mikroipuin Lehiaketaren irabazlea


Iruzkinak