Talo artean esan dio agur urteari Oiartzungo Intxixu AEK-k

 




Lezoko Oroitzene AEK-ko kideek joan den astean egin zuten talo-tailerra eta igandean talogile aritu ziren herriko Santomas azokan. Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko ikasle batzuek ere taloak egiten ikasi dute hil honetan, eta Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikasle eta irakasleak, azkenik, asteartean, abenduak 20, urteko azken eskola-egunean, Girizia elkartean elkartu dira taloak egiteko... eta jateko, noski. Haiek ere urtarrilaren 9an itzuliko dira euskaltegira. Ordura arte, ondo-ondo bizi!

Iruzkinak