Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK Soinuenean izan dira, Oiartzunen

 


Abenduak 6, ohi bezala, laneguna izaten dugu Oarsoaldeko AEKn. Zenbait taldek eskola ematea erabaki dute, eta beste batzuk Oiartzungo Soinuenea ezagutzera joan dira. Ordu eta erdiz aritu zaigu Joseba bertako musika-tresnei buruzko hainbat bitxikeria kontatzen. 400 baino gehiago daude ikusgai!!! Munduko hamaika txokotako txirulak, albokak, danborrak eta abar ikusi ditugu. Ikasleek eta irakasleok harribitxi polita deskubritu dugu!






Iruzkinak